Frantziarren INBASIOA!!!

Orain egun gutxi, hainbat couchurfer etorri ziren gure lurraldeak "inbaditzera". Ez ziren gutxi ez, eta beraiekin izandako esperientzia oso aberasgarria izan zen.

Areetako "Bizkaiko zubia"-n gelditu ginen beraiekin. Herritik eta hondartzatik paseotxo bat eman eta gero Bilbo aldera joan ginen, hiria erakutsi nahian.

Taldekide baten PITCHING-a

Atzo, maiatzak 25 Juanek EINKENBANK taldeari aurkeztu zion proiektuaren pitching-a. Orain hilebete bidali zuen gidoia eta azken 10 finalisten artean hartu diote.

Hemen daukazue bere pitchinean erabilitako bideo laburra, aurrerakin moduan. Berlinen grabatutakoaren laburpen xumea besterik ez da.

Edizioa eta muntaia (POSTPRODUKZIOA)

Bagabiltza geure lanik garrantzitsuena editatzeko prest. Azterketak, praktikak eta bestelakoak direla eta denbora ez dugu soberan eukiko baina beno saiatuko gara ahalik eta lasterren amaitzea.

10 ordu grabatu ditugu guztira, Bilbon eta Berlinen, baina 15 minutuko mikrodokumentalean erakutsiko duguna erabaki beharko dugu hainbat irudi bazter batean utzita. TCak eta EDLak hartu, hautatu eta batu, horixe da hurrengo erronka.

Ekainaren bigarren astean bukatuta izatea da gure helburua eta handik egun gutzira
unibertsitate zein telebista kate ezberdinetan aurkeztea nahiko genuke. Gauza bera egingo dugu interneten, YouTube zein EITBko web orrialdeetan eta baita tankera horretako plataforma edota sare sozialetatik egindako lana erakusten.

COUCHSURFING Berlin


Motxilak esku batean eta ikaragarrizko gogoak bestean, taldea (Leire gogoan izanda) Berlinera iritsi zen, Couchsurfingaren indarrak beste herrialde batera eraman gintuen, ezagutzeko eta ezagutarazteko nahiarekin batera.

Ezinezkoa da azaltzea izandako sentipenak baina laburpen moduan egun bakoitzean egindakoa komentatuko dugu, oso era azkarrean (dokumentalean bertsio oso eta garatua aurki daiteke).

Osteguna, apirilak 30: Bi taldekide heldu ginen Berlinera eta Antonen harrera grabatu genuen, bestalde kalean istiluak egon ziren hurrengo egunean maiatzak 1 baitzen.

Ostirala, maiatzak 1: Berlineko toki ezberdin eta hainbat Couchsurfer grabatu, "meeting" batean.

Larunbata, maiatzak 2: Project Volunteering etxera heldu eta hainbat elkarrizketa egin, bidean Berlinen grabatu genuen. Mini-gol batean Couchsurfing-eko "meeting" bat grabatu.

Igandea, maiatzak 3: Berlineko parke batera joan ginen, bertan merkatu handi eta hainbat espektakulo zeuden. Couchsurfing-eko kide bat postu bat zeukan merkatuan bertan eta elkarrizketatu genuen.

Astelehena, maiatzak 4: Beasaingo neska batekin geratu ginen eta berak egin zuen gida modura. Dokumentalaren zati oso garrantzitsua izan da, bizikletak alokatzera animatu baikintuen eta Berlineri buruzko datu asko eman baitzigun.

Asteartea, maitzak 5: Goiz jaiki, batzuk besteok baino lehenago eta Bilborako bidea hartu. Oraingoz edizio eta eta muntaketa lan guztia egiteke dago.



COUCHSURFING Proiektua

Kaixo lagunok!
Orain hilabete bat eta hainbat ideien artean, Couchsurfing-aren bizimodua erakustea erabaki genuen. Egun batetik bestera argi izan genuen ederra izango zela hori bera pantailara eramatea.

Couchsurfing proiektuaren inguruko dokumental moduko bat egitera goaz. Baina, zer da Couchsurfing? (sakatu eskumako zutabean daukazun logoa)

...


Apirilaren 30ean Berlinera goaz eta bertan 5 egun emango ditugu, gure helburuen artean COUCHSURFINEKO KULTURA NOLAKOA DEN erakustea da eta Berlineko hiri kosmopolitaren inguruko dokumental txikia egitea. Anton eta beste hainbat surfer-en laguntzaz proiektuari forma emango diogu.


Sketch (hastapenak)

Alemaniara bidaiatu aurretik sketch txiki bat egitea pentsatu dugu gaian pixkanaka sartzeko, 5 minutuko ekoizpena, zeinean, Couchsurfina beste bizimodu baterako alternatiba izan daitekken erakusten baiten.



...

Lagako hondartzan, Ibarrangeluko herrian barna, egon gara grabatzen bi egunetan zehar. Bertako lokalizazioak ikaragarri politak baitziren eta nahi genuen estetika lortzeko leku bikaina baitzen.



Ibarrangeluko herriaren kokapena (Bizkaia)




Eskerran: Laidako mendebaldearen irudia

Eskuman: Laidako ekialdean kokatzen den Ogoño lurmuturra