AZKENENGO IKUTUAK

Beno, badirudi dena prest dagoela dokumental laburra amaitzeko. Azken egunotan making of-a, txostena eta portada egiteari ekin diogu eta hemen uzten dizuegu bideo eta irudi bat. Portada oraindikin ez da behin-betikoa baina horren antza eukiko du zalantzarik gabe.
Unibertsitateko maisu-andereñoak badirudi kezkatuta daudela gure "ediziofiliarekin" edota "final cut"-arenganako adikzioarekin baina hemendik esaten dizuegu lan hau amaitu ondoren deskonektatuko ditugula MAC-ak eta edozein motako aparailu elektronikoak...okulista ez baita batere merke.

Making of-a (kalitate pauperrimoan) eta behin-behineko portada

ALTSASUKO 2. LABURMETRAI TXAPELKETA



Sakana, arratsaldeko 19:00ak, dena prest dago Altsasuko II. laburmetrai lehiaketa has dadila. AGA (Altsasuko Gazte Asanblada) aste osoan zehar lan eta lan ibili da dena bikain prestatzeko eta egiaren ordua iritzi da.

Frontoiaren kanpoaldea, jendez gainezka, zuzendariak, aktore-aktoresak eta bestelako irudi garrantzitsuak itxaroten dago. Gaurkoan, erakusketarako auto zaharretan etorriko dira; Mercedes S 143 (1932 urtekoa), Ford B Amerikarra, urte berekoa, Citroën 11, hainbat eskontzatan erabilia edota Fiat Torpedo, (1939. urtekoa) adibidez.

Txaloak hasi dira, autoak hurbiltzen doaz, ekitaldia lehenengo tauapadak ematen hasi da, bigarren urtez. Frontoian 878 pertsona sartzen dira eta ez zen ez, lekurik soberan egon hantxe.

jarraituko du...

EL PRINCIPE DEL CUARTEL

Horra hor Altsasuko laburren txapelketara aurkeztutako bideoa. Juan "Pifi"-k egina da, bere lagunekin batera. Musikalen taldean aurkeztu egin da eta ekinaren 13an jakingo dugu irabazi duen ala ez.
Altsasun bertan egongo gara ekimena grabatzen eta bertan pasatzen den guztiaren kronikatxo bat ekarriko dizuegu.

Lehenengo bi bideoak festibalaren aurkezpen bideoak dira eta hirugarrena, aldiz, aurkeztu den kortoa (beste batzuen artean, noski)



COPY eta PASTE (Kapturatu eta muntatu)

Kaixoooo! hementxe gaude editatzen, editai geletan, gure ametsak editatzeko logeletan (badirudi Juan idazten dagoela). Berlineko lorpen guztiak berrikusten eta momentu oro gogoratzen. Anton, Idoia eta Project Volunteering etxeko lagunak berriro ere ikusi.

Oraintxe bertan amaitu dugu irudiak kapturatzen eta hasiko gara laster baten muntaketarekin.

Hiztegi berria garatu dugulaz konturatu egin gara eta datorren egunetan saiatuko gara berba guztiak zerrenda batean jartzen.